Formakuntza eta laguntzak
Ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak (2022)
Gaur bertan, 2022ko apirilaren 25ean, argitara eman da EHAAn osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak eskatu ahal izateko oinarriak agertzen dituen Agindua
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Agindu honen xedea da osasun-arloko ikerketa eta garapenerako laguntzen 2022ko deialdiaren oinarriak ezartzea, publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminazio-ezaren printzipioei jarraikiz, bai eta laguntzok ematen dituen Administrazioak finkatutako helburuak betetzeko efikaziari eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientziari erreparatuta ere.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratutako agenteek soilik eskuratu ahal izango dituzte agindu honetan zehaztutako laguntzak, baldin eta kategoria hauetan egiaztatuta badaude: Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zabaltzeko Agenteak, Ikerketa Sanitarioko Zentroak, I+G Sanitarioko Erakundeak, Zentro Teknologikoak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ), Enpresetako I+G Unitateak, eta Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Agenteak.
Eskabide bakarra aurkeztuko da proiektu bakoitzeko. Proiektuan agente batek baino gehiagok parte hartzen badu, koordinatzaile gisa jarduten duen agenteak aurkeztuko du eskabidea.
Informazio guztia daukazue esteka honetan: AGINDUA, 2022ko apirilaren 5ekoa