
Formakuntza eta laguntzak
IVAPeko hizkuntza-eskakizunak: 2026-2 deialdia
Onartutako pertsonen behin-behineko emaitzak.
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako behin-behinean onartutako eskabideak argitaratu dira.
Erreklamazioak egiteko epea urriaren 2tik 8ra izango da, biak barne.
Eskabidearen egoera ikusteko, eskatzaileak Azterneten sartu behar dira eta ibilbide hau egin: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2026-08-03) > Eskaeraren datuak».
Erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da urriaren 2tik 8ra bitartean, biak barne. Erreklamazioak Azterneten bidez aurkeztuko dira: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2026-08-03) > Erreklamazio edo errekurtso berria».