
Formakuntza eta laguntzak
Laguntza programa langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko
2023ko uztailaren 13an argitaratu zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren eskutik uztailaren 7ko 1264/2023 Ebazpena, zeinaren bidez langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko, 2023ko ekitaldiari dagokion, laguntza programarako eskabideak aurkezteko deialdia ezartzen den.
Informazio guztia aurkituko duzue honako helbide elektronikoan https://www.osakidetza.eus, edota esteka honen bitartez: ETENGABEKO PRESTAKUNTZA-IKASKETAK ETA BIRZIKLAPEN PROFESIONALA
Laguntza horiek izateko eskaerak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 14an hasi eta 2023ko irailaren 25an amaituko da.
GARRANTZITSUA
Eskatzen diren baldintzen barruan, bat da txosten originala, zigilatua eta laguntza eskatu duen profesionalaren Arloko Zuzendariak sinatua.
Lortzeko, langileen Arloan dagoen Etengabeko prestakuntzako Unitatetik pasatu behar duzue.