Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Osasun-prestakuntzako tutoreak kreditatzeko eta berrakreditatzeko prozeduraren deialdia

Osasun-prestakuntzako tutoreak kreditatzeko eta berrakreditatzeko prozeduraren deialdia

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 15ekoa, Osasun Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazioko zuzendariarena, martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuan ezarritako osasun-prestakuntza espezializatuko tutoreak kreditatzeko eta berrakreditatzeko prozeduraren deialdia egiten duena.

Kreditatzeko eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, hau da, gaur, (2021eko otsailaren 4an), eta 2021eko abenduaren 31n amaituko da.

Berrakreditatzeko, hau da, akreditazioa berritzeko, eskabideak aurkezteko epea Osasun Plangintza, Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzako Irakaskuntza eta Garapen Profesionalaren Zerbitzuak egindako jakinarazpenaren biharamunetik hasiko da. Jakinarazpen horren bidez, 2021ean akreditazioak iraungitzen diren tutoreei jakinaraziko zaie. Jakinarazpen hori hilabete batzuk lehenago eginen da, gutxienez bost hilabete lehenago, akreditazioak iraungi baino.

Eskaerak aurkezteko epea kreditazioaren mugaegunaren aurreko hilabeteko egun berean bukatuko da.

Ebazpen osoa: [IKUSI]