
Formakuntza eta laguntzak
Prestakuntzarako beka eta laguntzen deialdia (2021)
2021eko irailaren 13ko datarekin argitaratu da osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak deitu eta arautzen dituen agindua
Aginduan zehazten dira esleipen-motak, aurrekontua eta organo kudeatzailea, diru-laguntza jaso dezaketen gastuak, emateko gehieneko epea, emateko prozedura eta ebaluatzeko irizpideak eta bateragarritasunak eta bateraezintasunak.
Eskaerak https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021 helbidean egingo dira, eta prestakuntzako egonaldiaren edo graduatu ondoko ikastaroaren prestakuntza plana erantsiko da. Plan horretan programa, edukia eta jarduerak jasoko dira.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa (1) izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Hau da, hilabete bat, 2021eko irailaren 14tik aurrera.
Informazio guztia 2021eko irailaren 13ko EHAAn duzue.