Formakuntza eta laguntzak
Etengabeko prestakuntza eta birziklapen profesionalerako laguntzak, 2022
Gaur, 2022ko uztailaren 13an, Osakidetzaren uztailaren 12ko 1270/2022 Ebazpena argitaratu da. Horren bidez langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko, 2022ko ekitaldiari dagokion, laguntza programarako eskabideak aurkezteko deialdia ezartzen da.
Eskaerak honako helbide elektronikoan honetan egin behar dira: https://www.osakidetza.eus, bide honi jarraiki: Profesionalak / Prestakuntza / Prestakuntzarako laguntzak / Laguntza programa etengabeko prestakuntzarako eta birziklapen profesionalerako ikasketak egiteko.
Laguntza horiek izateko eskaerak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 14an hasi eta 2022ko irailaren 16an amaituko da.