
Formakuntza eta laguntzak
UPV/EHUko Uda Ikastaroak: izena emateko epea zabalik
Ekaina eta Iraila artean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XL.edizioaren barruan.
Osakidetzak diruz lagunduko du ziklo hori, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Gaiak zabalak eta askotarikoak izango dira, profesional sanitarioen prestakuntzari eta eguneratzeari begira, eta 17 ikastaro antolatuko dira.
IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Osakidetzako profesionalek “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza zikloko edozein jardueratanparte hartu nahi izanez gero, % 75eko deskontua izango dute matrikularen zenbatekoan.
Deskontua izateko prestatu beharreko agiriak: Osakidetzako Txartel Profesional Elektronikoaren (TPE) kopia matrikula online egitean eransteko, edo TPErik ez baduzu, inprimaki hau inprimatu beharko duzu, zure zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzak zigilatu eta sina dezan. Dokumentu hori, bete ondoren, EPTaren kopiaren ordezkoa izango da.
EGITARAUA
- a) https://www.uik.eus webgunean dago eskuragarri, bilatzailean zikloaren izena jarriz.
- b) Programak PDFn ikusteko aukera ere badago.
MATRIKULA
Matrikula online egin ahalko da, UPV/EHUko Uda Ikastaroen webgunean: www.uik.eus, ikastaro bakoitzaren fitxan agertzen da matrikula egiteko esteka.
INFORMAZIO GEHIAGO
UPV/EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritzan. Email bitartez: uik@uik.eus edo telefono bitartez: 943 219511