Euskara ikastaroak: 2022-2023

Gaur argitaratu da 2022-2023 ikasturteko euskara ikastaroetarako deia egiten duen Ebazpena, zeinetan deia egiten zaiee Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei.

Euskalduntze ikastaroak: 2022ko uda

Udako ikastaroak euskaltegietan edo barnetegietan egiten dira uztailean, abuztuan edota irailean, betiere euskaltegiek eurek egiten duten eskaintzaren arabera, eta lanorduz kanpo egiteko dira

Hizkuntza-eskakizunak: idatzizko probak

Osakidetzako intranet korporatiboan argitaratu dira 2022ko lehen deialdi arrunteko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko idatzizko probetarako deitutako pertsonen zerrendak

Irakaskuntza-batzordeen eguneratzea

Euskadiko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko irakaskuntza-unitatearen irakaskuntza-batzordea funtzionalki Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren mende egotetik sail bereko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren mende egotera igaro da.

Hizkuntza eskakizunak: aurkezteko epea eta tokia

Kontratazio-zerrendei eta zerbitzu-eginkizunei eta aldi baterako barne-sustapenari dagokien euskararen hizkuntza-tituluak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 1-etik 14-ra izango dela jakinarazten da