Estaldura juridikoa

Inicio » Lege-arloa » Estaldura juridikoa

Aholkularitza Juridikoa Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren zerbitzu bat da, eta SMEko idazkari nagusiaren, lehendakaritzaren eta batzorde betearazlearen mende dago. Atal honetan, gure afiliatuei eskaintzen diegun zerbitzu-motari buruzko xehetasunak azalduko dizkizugu: estaldura, ekarpenak eta laguntza juridikoa zein kasutan ezetsi den.

Estaldura

  • Aholkularitza juridikoaren arreta doakoa da SMEko afiliatu direnentzat.
  • Doakotasuna SMErako zerbitzuak ematen dituzten abokatuen ordainsari profesional guztietara zabaltzen da, haien jarduera beharrezkoa bada.
  • Doakotasuna ez da gainerako profesionalen ordainsarietara zabaltzen, ez eta tasak, gordailuak eta prozesuko kostuak ordaintzera ere.
  • Estaldura Euskal Autonomia Erkidegoko zein beste lekuetako organo jurisdikzionaletara zabaltzen da, lanaren eta administrazioarekiko auzien arloan, Batzorde Betearazleak baimena eman ondoren.
  • Laguntza juridikoa SMEko ordezkarien edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde-egoitzen bidez eskatuko da.
  • Salbuespen gisa, estaldura SMEren arauetan aurreikusi gabeko beste kasu batzuetara zabaltzen ahalko da, Batzorde Betearazleak hala ezartzen badu.
normativa legal sme
Ekarpenak

Epai irmo baten edo ebazpen administratibo edo judizial irmo baten bidez SMEren zerbitzu juridikoak erabiltzen dituenaren eskaerak osorik edo zati batean baiesten badira, erabiltzaileak lortutako zenbatekoaren %7 sartu beharko dio SMEri, eta Batzorde Betearazleak baimendutako ez-afiliatuek %14.

Zerbitzua ukatzea

Hauexek dira Euskadiko Sendagileen Sindikatuak aholkularitza juridikoaren zerbitzua ukatzeko eskubideaz baliatzeko arrazoiak:

  • SMEko kide ez izatea edo 12 hilabeteko afiliatu aldia ez betetzea.
  • SMEren interesen edo haren erabaki, konpromiso edo ebazpenen edo estatutuen kontrako uziak aurkeztea.
  • Oinarririk, behar adinako edukirik edo funtsik ez duten nahiak aurkezten direnean. Kasu horietan, SMEtik kanpo bideratutako asmo horiek arrakastatsuak izateak ez du ekarriko SMEren erreklamaziorik, konpentsaziorik edo itzulketarik.
  • SMEn baja emanez gero, aholkularitza juridikoaren arreta-eskubidea galtzen da, eta baja eman duen interesdunak, baja eman duen unetik, bere kontura hartu beharko du prozesuaren ardura, horrek dakarkeen ondorio edo jarduera guztietarako, edozein dela ere bajaren egoera. Prozesua bukatuta badago, goian adierazitako ekarpenak ordaindu beharko dizkio SMEri.
  • Justifikatu gabeko afiliazio kuota ez ordaintzea bajatzat joko da sindikatuan.
  • Batzorde Betearazleak salbuespenak ezar ditzake arau hauetan.

Harpidetu gure buletinera

Zure lanbideari buruzko informazio eguneratua bidaliko dizugu.

Deiturak eta izena


Posta elektronikoa

Jatorria


SMEk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu formulario honetan jasotako datuek zure informazio-eskaera kudeatzeko helburua dutela. Zure eskubideak erabil ditzakezu sme@sme.eus helbidera idatzita. Zure eskubideei buruzko informazio gehigarria duzu pribatutasun-politikan.