Lege-araudia
8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena
Arau horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko OSASUN-ANTOLAMENDUA garatzea da. Horretarako, HERRITARREK OSASUNA BABESTEKO DUTEN ESKUBIDEA babesteko lurraldearen barnean gauza ditzakeen jarduerak zehazten ditu, eta Euskadiko osasun-sistema osatzen duten egiturak arautzen.
186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren Lanpostu Funtzionalak arautzen dituena.
Lege horrek zehazten du zein LANPOSTU FUNTZIONALETAN oinarritu behar den Osakidetza Ente Publikoaren EGITURAZKO PLANTILLAren antolakuntza. Langileak sailkatzeko tresnetako bat da, titulazio taldearekin, lanbide taldearekin eta kategoriarekin batera. Dekretuaren bidez onetsitako lanpostu funtzionalen zerrenda I. eranskinean dago.
195/2013 Dekretua, apirilaren 19koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren EGITURA ORGANIKOA eta FUNTZIONALA xehetasunez azaltzen du lege horrek.
38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta dokumentazio klinikoaren eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa.
Lege horrek HISTORIA KLINIKOA arautzen du, osasunaren arloan lanean diharduten profesionalen funtsezko tresna dela onatuta. Helburua da pertsona gaixo eta osasun-zerbitzuen erabiltzaile bakoitzarentzat EUSKARRI BAKARRA izatea, bere osasunari buruzko informazio guztiarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro eta -zerbitzu publiko eta pribatu guztietan aplikatzeko.
Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra
Legearen helburua da OSASUNA BABESTEKO ESKUBIDEA, Konstituzioaren 43. artikuluan eta harekin bat datozenetan onartua, gauzatzeko aukera ematen duten ekintza guztiak arautzea.
44/2003 legea, azararen 21ekoa, lanbide sanitarioan antolatzen dituena.
Lege horrek TITULUDUN OSASUN-LANBIDEEN oinarrizko alderdiak arautzen ditu, norberaren edo besteren kontura lan egiteari, profesionalen PRESTAKUNTZAREN egitura orokorrari, horien LANBIDE-GARAPENARI eta osasun-lanbideen PLANGINTZA ETA ANTOLAMENDUAN parte hartzeari dagokienez. Era berean, profesionalen ERROLDAK ezartzen ditu, herritarrek osasun-prestazioei buruz dituzten eskubideak gauzatzeko eta osasun-sistemako giza baliabideak behar bezala planifikatzeko. Lege honetako xedapenak aplikatuko dira, bai lana osasun-zerbitzu PUBLIKOETAN egiten bada, bai osasun pribatuaren esparruan egiten bada.
55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzkoa
Lege horrek Osasun Sistema Nazionala osatzen duten osasun zerbitzuetako ESTATUTUPEKO LANGILEEN FUNTZIONARIO IZAERA BEREZIA arautzen duten oinarriak ezartzen ditu, langile horien Estatutu Markoaren bitartez.
5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
Estatutu horren helburua da haren aplikazio-eremuan dauden FUNTZIONARIO PUBLIKOEN ESTATUTU-ARAUBIDEAREN oinarriak ezartzea. Gainera, administrazio publikoen zerbitzuko LAN-KONTRATUDUNEI APLIKATU BEHARREKO ARAUAK zehazten ditu.
Harpidetu gure buletinera
Zure lanbideari buruzko informazio eguneratua bidaliko dizugu.