Lehen Mailako Arretarekin egingo diren bilera telematikoak gogoraraztea
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak gogorarazi nahi dizue Lehen Mailako Arretako bilera telematikoetan izena emateko epea datorren astelehenean, hilaren 12an, arratsaldeko seietan amaituko dela.
Era berean, azpimarratu behar da Gipuzkoari, Bizkaiari eta Arabari esleitutako bilera-egunak antolamenduzkoak direla, baina gutxi gorabeherakoak; hau da, zure probintziari esleitutako eguna eta ordua egoki ez datozkizu beste probintzia bati esleitutako egunean egin ahal izango duzu konexioa, goizez nahiz arratsaldez.