Nola afiliatu
Anima zaitez eta izena eman SMEn
SINDIKATU PROFESIONALA GARA EZ POLITIKOA
Fakultatiboz osatua eta fakultatiboei zuzendua, gure kolektiboaren interesak eta beharrak babestea helburu duen sindikatu bakarra gara. Gure jardun sindikala eremu profesional eta laboralera mugatzen da.
LANBIDEAREN ARIKETA ASKEA ALDARRIKATZEN DUGU
Ondo hornitutako osasun-sistema publiko bat defendatzen dugu, lanbidearen jarduera librearekin bateragarria dena, eta fakultatibo guztiei medikuntzaren ardatz nagusi gisa duten eginkizuna aitortuko diena.
PERTSONALEAN
18 €/ hileko + 36 €-ko izen-emateagatik, (prestatzen diharduten langileentzat kuota berezia daukagu, 6,5 € hileko + 13 €-ko izen-ematea), errenta aitorpenean desgrabatzen duten prezio horiengatik:
- Zure lanari buruzko edozein zalantza kontsultatu ahal izango duzu (lizentziak eta baimenak, lanaldi-murrizketak, nominak, lanbide-garapena, LEP, lekualdatze-lehiaketa, kontratazioa…), beti tratu pertsonalizatua medio, baita une jakin batzuetan zurekin egoteko eskatu ere.
- Doako aholkularitza juridikoa izango duzu afiliatuta 12 hilabete betetzen dituzunetik aurrera (edo lehenengo urteko kuota guztiak ordainduta).
- Afiliatuaren Atarira sarbidea izango duzu, eduki
esklusiboekin.
MODU OROKORREAN
Fakultatiboen interesak defendatzen ditugu, eta gure lan-baldintzei eta jarduera profesionalari eragiten dieten hainbat alderdi negoziatzen ditugu (Mahai Sektorialean, Aldebiko Bileretan Osakidetzako Zuzendaritzarekin, Berdintasun Batzordean, Garapen Profesionalaren Eredu Berriaren Batzordean, Aldi Baterako Kontratazioaren Akordioaren Batzordean, Euskara Batzordean…).
Euskadiko Sendagileen Sindikatuan afiliatu nahi duzu?
Oso erraza da.
Bi aukera dituzu.
TEKNOLOGIA GOGOKO BADUZU
Zure kontu-zenbakia, zure sinadura eta ondorengo botoian aurkituko dituzun inprimakiak bete eta bidali, besterik ez duzu egin beharko:
Alta izapidetu ostean, gure administrariak zurekin harremanetan jarriko dira e-mailez zure afiliazioa baieztatzeko.
TEKNOLOGIARI IHES EGITEN DIOTEN HORIETAKOA BAZARA
Ez kezkatu, hurrengo botoian aurkituko duzun formularioa bete dezakezu.
Gure administrariak ahalik eta lasterren jarriko dira zurekin harremanetan zure afiliazioa osatzen laguntzeko.