LEP
16/17 LEP: estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratu dira
Osakidetzak gaur, azaroak 9, argitaratu ditu ondoko kategorietako Txanda Irekiaren eranskinean ageri diren adjudikaziodunak estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak:
Ebazpen hauek EHAAn argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra. Beraz, lanpostuaz jabetzeko eta errekurtsoak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, bihartik (azaroaren 10a) 2021eko abenduaren 9ra arte, biak barne.
Ebazpen horiek Hautatze-prozesua estekan eta eranskinak Kontsulta pertsonalizatuak atalean ere kontsulta ditzakezue.
Gogoratu jabetza hartzeari buruzko informazioa hemen daukazuela.
Gogoratu, gainera, joan den urriaren 28an argitaratu zirela 16/17 LEParen ebazpenak, hautagaien behin betiko zerrenda eta kategoria horiei dagozkien destinoen esleipena jasotzen dituztenak (oinarri orokorretako 16.7 atala), eta gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 2021eko azaroaren 29ra arte luzatzen dela, biak barne.