LEP

Ataria » 20-21-22-Egonkortzeko LEPa eta 2018-19ko LEPa: dokumentazioaren aurkezpena

20-21-22-Egonkortzeko LEPa eta 2018-19ko LEPa: dokumentazioaren aurkezpena

20-21-22-Egonkortzeko LEPko onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda jasotzen duten ebazpenetan eta 2018-2019ko LEPko izangaien behin-behineko ebazpenetan ezarritako dokumentazioa entregatzeari buruz jasotako kontsultei dagokienez, honako informazio hau eman nahi dizuegu:

1.- Dokumentazioa hainbat kategoriatan entregatzea:

Pertsona bat bertaratzen bada baliozkotu gabeko dokumentazio bera hainbat deialditarako (20-21-22-Egonkortzeko LEPa eta 2018-19ko LEPa) aurkeztera,:

  • Nahikoa izango da jatorrizko dokumentuak eta, hala badagokio, kopia konpultsatuak jasotzea, dagokion kategoriako dokumentazioa entregatzeko ereduarekin batera. Eredu horrek erregistro-zigilua izan beharko du (zenbakiarekin eta datarekin).
  • Dokumentazio bera beste kategoria edo prozesu batzuetarako erabili nahi bada, nahikoa izango da kasuan kasuko prozesuari dagokion formularioa erregistratzea, eta formulario horretan informazio hau ematea:
  • Dokumentazioa zer prozesutan entregatu den: 2020-2021-2022-Egonkortzeko LEPa eta 2018-19ko LEPa.
  • Dokumentazioa zer kategoriatan entregatu den: (dagokiona).
  • Emandako dokumentazioaren erregistro-zenbakia eta data.

2.- NANa entregatzea:

Pertsona batek NANaren kopia soilik aurkeztu behar badu gainerako dokumentazioa baliozkotuta duelako, deialdiaren oinarrien arabera dokumentu hori nahitaez aurkeztu behar badu ere, NANa aurkeztu ez bada, jarduketa hori zuzendu ahal izango da (NANaren kopia ematea) Osakidetzak eskatuta, baldin eta pertsonaren nortasuna (abizenak eta izena), jaioteguna edo nazionalitatea egiaztatu behar bada.