LEP
20-21-22 LEP eta Egonkortze-prozesua: epaimahai kalifikatzaileak (3) Fakultatibo Mediko eta Tekniko arloko hainbat kategoriatarako
Gaurko datarekin, 2023ko uztailak 14, hainbat ebazpen berri argitaratu dira (3. txanda) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Horien bitartez Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko hainbat kategoriatan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzaileak izendatu dira
Aldi berean eman dira argitara aipatu epaimahai kalifikatzaile horiek jasan duten hainbat aldaketa
Jarraian daukazuen goitibeherako ilaran aurkituko dituzue argitaratu diren kategoriak, ebazpenari estekatuta. Aldatu diren zerrendei dagozkien kategoriak hasierakoaren azpian agertzen dira, aldaketa adierazten duen ebapenari estekatuta.
Ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.