LEP
20-21-22ko LEP eta Egonkotze-prozesua: epaimahai kalifikatzaileak (1) Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko hainbat kategoriatarako
Gaurko datarekin, 2023ko uztailak 10, hainbat ebazpen argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Haien bitartez Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko hainbat kategoriatan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzaileak izendatu dira
Aldi berean eman dira argitara aipatu epaimahai kalifikatzaile horiek jasan duten hainbat aldaketa
Jarraian daukazuen goitibeherako ilaran aurkituko dituzue argitaratu diren kategoriak, ebazpenari estekatuta. Aldatu diren zerrendei dagozkien kategoriak hasierakoaren azpian agertzen dira, aldaketa adierazten duen ebapenari estekatuta.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.