LEP

Ataria » 2016-17 LEP: FAK. BIOLOGO TEKNIKARIAren izendapenaren gaineko informazioa

2016-17 LEP: FAK. BIOLOGO TEKNIKARIAren izendapenaren gaineko informazioa

2016-17 EPEko kategorietako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak eta Langile finko izendatzeko (lanean hasteko) Ebazpenak argitaratzeari buruz, informazio hau jakinarazi nahi dugu:

  • 2023ko otsailaren 15ean, FAK. BIOLOGO TEKNIKARIA kategoriako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak 2016-17 LEPko webgunean argitaratu dira.

Hautagaien behin betiko zerrenda eta esleipena jasotzen dituzten ebazpenen aurkako gorako errekurtsoa jartzeko epea 2023ko otsailaren 16tik 2023ko martxoaren 15era artekoa da, bi egun horiek barne.

Esteka LEPeko webgunera (Une honetan, 2023/02/16, zera dio: Mantenu lanak direla eta aldi baterako orrialde hau zerbitzuz kanpo egongo da.)

  • 2023ko otsailaren 22ko EHAAn jarraian jasotako kategorietan langile finko izendatzeko Ebazpenak argitaratzea aurreikusten da: FAK. BIOLOGO TEKNIKARIA

Lanpostuaz jabetzeko epea 2023ko otsailaren 23tik martxoaren 22ra artekoa izango da.