LEP

Ataria » 2016/2017 LEP: izangaien zerrenda argitaratu osteko jarraibideak (Ospitaleko Pediatriako Mediku FE)

2016/2017 LEP: izangaien zerrenda argitaratu osteko jarraibideak (Ospitaleko Pediatriako Mediku FE)

Gaur, 2021eko martxoaren 22a, Osakidetzako 2016-17ko LEParen web orrian hautagaien behin-behineko zerrendak jasotzen dituzten Ebazpenak argitaratzea aurreikusita dago, deialdi hauei dagokienak:

– Ospitaleko Pediatriako Mediku FE.
– Ospitaleko Pediatriako Mediku FE – Haurrentzako Kardiologia.
– Ospitaleko Pediatriako Mediku FE – Neonatologia.
– Ospitaleko Pediatriako Mediku FE – Pediatriako intentsiboak.
– Ospitaleko Pediatriako Mediku FE – Pediatriako larrialdiak.

Hona hemen izangaien zerrenda argitaratu ondoren eman beharreko pausoak:

1. ERREKLAMAZIOAK:
– Epea?: argitaratu eta 15 egun baliodun.
– Nola erreklamatu?: Epaimahaiko lehendakariari idazki bat bidali behar zaio, frogagiriekin batera.

2. AGIRIETAKO AKATS ZUZENKETA (aurretik aurkeztu diren agirietakoa):
– Epea?: argitaratu eta 15 egun baliodun.

3. DESTINOAK AUKERATZEA:
– Epea?: argitaratu eta 15 egun baliodun.
– Non?: Osakidetzak web orrian argitaratuta duen ereduan.
– Zer gomendatzen dugu?: lortu ahal diren destino guztiak aukeratzea (euskarako hizkuntza-eskakizunik ez baduzu, ezin izango duzu derrigortasun-data igarota duen lanpostu bat aukeratu).

4. BALDINTZAK ETA MEREZIMENDUAK EMATEA:
– Epea?
: argitaratu eta 15 egun baliodun, Osakidetzaren esku ez badaude.
– Non?:
Lanean badiharduzu: zure ESIan.
Lanean ez badiharduzu: Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketa eta Horniketa Zerbitzuan/ Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz.

5. OSASUN AZTERKETA:
– Epeak?: argitaratu ondoren, 2021eko apirila arte.
– Non?: ESI bakoitzeko POUetan emango dizute hitzordua.

Informazio guztia hemen: https://ope2016-2017.osakidetza.eus/aOPE2017/eus/index.jsp

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.