LEP
2018-19 LEP: behin betiko zerrenden eta destinoa esleitzeko ebazpenak web orrian argitaratzea (XIV)
Gaur, 2024ko azaroaren 28an, jarraian jasotako kategorien hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak 2018-19 EPEko webgunean argitaratzea aurreikusten da:
- ALERGOLOGIAKO FEM
- GAIXOTASUN INFEKZIOSOETAKO FEM
- HEMATOLOGIA ETA HEMOTERAPIAKO FEM
- ETXEKO OSPITALIZAZIORAKO FEM
- MEDIKUNTZA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIOKO FEM
- NEUMOLOGIAKO FEM
- OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIAKO FEM
- HAURRENTZAKO PSIKIATRIAKO FEM
- ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM
- GSU-KO FEM
- OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT
Hautagaien behin betiko zerrenda eta esleipena jasotzen dituzten ebazpenen aurka gorako errekurtsoa jartzeko epea 2024ko azaroaren 29tik abenduaren 30era artekoa da, bi egun horiek barne.
2024ko abenduaren 4ko EHAAn kategoria horietan estatutupeko langile finko izendatzeko Ebazpenak argitaratzea aurreikusten da.
Lanpostuaz jabetzeko epea 2024ko abenduaren 5etik 2025eko urtarrilaren 7ra artekoa izango da eta langileak lanean hasiko dira lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunean. Izendapena jasotzen duen ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa jartzeko epea izango da 2024ko abenduaren 5etik 2025eko urtarrilaren 7ra, bi egun horiek barne