LEP

Ataria » 2018-2019 LEP: destinoen behin betiko zerrenda eta esleipena argitaratzea (V)

2018-2019 LEP: destinoen behin betiko zerrenda eta esleipena argitaratzea (V)

Atzo, 2024ko martxoaren 5ean, argitaratu ziren izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena fakultatiboen kategoria hauetan:

  • FAK. ESP. ETXEKO OSPITALIZAZIORAKO MEDIKUA
  • FAK. ESP. OFTALMOLOGIAKO MEDIKUA
  • FAK. ESP. OSPITALE-FARMAZIAKO TEKNIKARIA

Errekurtsoak aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 6tik apirilaren 5era, biak barne.

Ebazpen horiek deialdiko jakinarazpenen atalean kontsulta daitezke. Eranskinak ‘Sarbidea’ atalaren bidez daude eskuragarri, eta, horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik zure burua identifikatzea.

I. eranskinean jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpena 2024ko martxoaren 12ko EHAAn aurreikusten da.

Ebazpen horiek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egongo dira indarrean.

Ebazpen horiek deialdiko jakinarazpenen atalean kontsulta daitezke. Eranskinak ‘Sarbidea’ atalaren bidez daude eskuragarri, eta, horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik zure burua identifikatzea.

Destinoaz jabetzeko epea eta errekurtsoak aurkezteko: 2024ko martxoaren 13tik apirilaren 12ra, biak barne.