LEP

Ataria » 2018-2019 LEP: txanda irekiko izangaien behin-behineko zerrenda, Pediatriako FEM – LMAT kategoriako oposizio-fasea gaindituta dutenak

2018-2019 LEP: txanda irekiko izangaien behin-behineko zerrenda, Pediatriako FEM – LMAT kategoriako oposizio-fasea gaindituta dutenak

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren webgunean argitaratu da oposizio-aldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda. Zerrenda hori medikuen kategorian (Pediatriako FEM – LMAT estatutupeko langile gisa sartzeko) hautaprobetako lehiaketa-fasean eta oposaketa-fasean lortutako puntuazioak (bakoitza bere aldetik hartuta) adierazi dira. Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko pediatriako medikua (LMAT), lau eranskinetan:

  • eranskina: hautaketa-prozesua gainditu eta destinoa lortzeko aukera duten izangaiak.
  • eranskina: I. eranskinean jasota ez dagoen hautaketa-prozesua gainditu duten gainerako pertsonak.
  • eranskina: prozesutik kanpo utzitako pertsonak, baztertzeko arrazoia adierazita.
  • eranskina: deialdiaren xede diren destinoak.

Izangai interesdunek 15 egun balioduneko epea izango dute, izangaien behin-behineko ebazpena Osalen web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko, idatziz, epaimahaiko lehendakariari zuzenduta, arrazoi zehatzak adieraziz eta erreklamazioa oinarritzen duten egiaztagiriak erantsiz.

Halaber, 15 egun balioduneko epean, izangaien behin-behineko ebazpena Osakidetzaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, oinarri orokorren 12.5.2 oinarrian aipatutako betekizunei eta merezimenduei buruzko agiriak zuzendu ahal izango dira.

Informazio guztia esteka honetan: 795/2023 EBAZPENA, EKAINAREN 23KOA