LEP

Ataria » 2020-2021-2022 LEP / Egonkortze-prozesua: hutsen zuzenketa eta aldaketak

2020-2021-2022 LEP / Egonkortze-prozesua: hutsen zuzenketa eta aldaketak

Gaurko datarekin, 2024ko azaroaren 13an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022 urtean deitutako 2020/2021/2022 LEP / Egonkortze-prozesuari buruzko zuzenketa bat eta bi aldaketa argitaratu dira.

2024ko urriaren 17ko ERABAKIAK txanda irekian deitutako plazen banaketa zuzentzen du.

Honakoa esaten den lekuan:

«(…) Horietatik 2.166 lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerako 1.557, salbuespen gisa (…).»

Honakoa esan behar du:

«(…) Horietatik 2.163 lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerako 1.560, salbuespen gisa (…).»

Informazio guztia daukazue hemen: 2024ko urriaren 17ko ERABAKIA

Azaroaren 7ko 1510/2024 EBAZPENAk 2020-2021-2022 LEP / Egonkortze-prozesuko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak aldatzen ditu.

1.1 oinarrian paragrafo hau gehitu da:

Oinarri horien xede diren hautaketa-prozesuak segidako bi fasetan garatuko dira:

1. fasea.– Egonkortzeko LEPa:
  • – Lehiaketa-oposizio sistema: Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua.
  • – Lehiaketa-sistema: Lege beraren 6. eta 8. xedapen gehigarriak.
2. fasea.– 2020-2021-2022ko LEPa:
  • – Lehiaketa-oposizio sistema: 2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena.
  • – Lehiaketa-oposizio sistema: 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia.

Informazio guztia daukazue hemen: Azaroaren 7ko 1510/2024 EBAZPENA

Azaroaren 7ko 1511/2024 EBAZPENAK aldatu egiten ditu 2020/2021/2022/Egonkortze-prozesuko hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztietarako oinarri espezifikoak onartzen dituzten ebazpenak.

  • 1.- Zenbait irizpide betetzen dituzten 2020/2021/2022/Egonkortze-prozesuko hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztietan aplikatzen du lanbide-esperientziaren baremoa.
  • 2.- 2020-2021-2022/Egonkortze-prozesuko hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztietako lanbide-esperientziaren baremoa lehiaketa-oposizio sisteman eskainitako destinoetara aldatzen du: txanda irekia eta barne-sustapena.
  • 3.- 2020-2021-2022/Egonkortze-prozesuko hautaketa-prozesuan deitutako kategoria guztietako destinoen zerrenda aldatzen du, lehiaketa-oposizio sistemako barne-sustapeneko destinoak eta/edo lehiaketa-sistemako destinoak eskaintzen ziren kategorietakoak izan ezik.

Informazio guztia daukazue hemen: Azaroaren 7ko 1510/2024 EBAZPENA

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.