
LEP
2020-2021-2022 LEP: zenbait kategoria izendatzeko ebazpenak argitaratzeko aurreikuspena (II)
2025eko apirilaren 16an, EHAAn argitaratuko dira estatutupeko langile finkoen izendapenari buruzko ebazpenak, kategoria hauei dagozkienak:
- TORAXEKO KIRURGIAKO FEM
- FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FEM – LMAT
- MEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEM
- PREBENTZIO MEDIKUNTZAKO ETA OSASUN PUBLIKOKO FEM
- PEDIATRIAKO FEM – LMAT
- HAUR PSIKIATRIAKO FEM
Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2025eko apirilaren 22tik 2025eko maiatzaren 21era bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
“Web bidezko aplikazioan” apirilaren 11tik aurrera eskatu ahal da hitzordua adierazitako kategorietako lanpostuez jabetzeko.
Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.