
LEP
2020-2021-2022 LEPa eta Egonkortzeko LEPa: “erresultak”
Ostiral honetan, abuztuaren 8an, 1216/2025 Ebazpena argitaratu zen EHAAn, aurreko 1736/2022 Ebazpena aldatzen duena
Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2020-2021-2022 urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren.
Azken batean, uztailaren 9ko gure Aldizkari Elektronikoan Mahai Sektorialean jorratutakoari buruz aurreratu duguna argitaratu da:
Erresulta-fasean Egonkortzeko EPEko eta 2020-2021-2022ko EPEko ondoz ondoko faseak errespetatuko dira. Beraz, erresulta-prozesua modu mailakatuan egingo da. Ondorioz, lehenik eta behin, Egonkortzeko EPEko hautaketa-prozesuari dagozkion destino hutsak esleituko dira, izendapena egingo da eta jabetzan hartuko dira; eta, prozesu hori amaitu ondoren, 2020-2021-2022ko EPEko hautaketa-prozesuari dagozkion destino hutsak esleituko dira, izendapena egingo da eta jabetzan hartuko dira.
Destino hutsen esleipena puntuazio-ordenaren eta izangaiek egindako hautaketaren arabera egingo da.
- Erresultak lortzeko aukera izan eta destinorik aukeratu ez duten pertsonek (II. eranskina osatzen dutenak), 5 egun naturaleko epea izango dute destinoa aukeratzeko.
- Esleipendunen zerrenda argitaratu ondoren, 5 egun balioduneko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko.
- Lanpostuaz jabetzeko luzapena eskatu ahal izango da, baldin eta behar bezala egiaztatutako arrazoi hauek badaude: oporrak emanda izatea, aldi baterako ezintasun-egoeran egotea edobeste lizentzia edo baimen batzuk hartuta egotea