LEP

Ataria » 2020/2021/2022ko LEP eta Egonkortze prozesuak: oinarri espezifikoetako akatsen zuzenketa

2020/2021/2022ko LEP eta Egonkortze prozesuak: oinarri espezifikoetako akatsen zuzenketa

2022ko abenduaren 27 argitaratutako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian bi akats nabarmen aurkitu dira eta haien zuzenketa egiten da honako ebazpen honetan honela:

Akatsa duten ebazpenak: azaroaren 24ko 1737/2022, 1738/2022, 1739/2022, 1740/2022,1744/2022, 1745/2022, 1746/2022, 1749/2022, 1750/2022, 1751/2022, 1752/2022, 1754/2022, 1755/2022, 1756/2022, 1757/2022, 1758/2022, 1759/2022, 1760/2022, 1761/2022, 1762/2022, 1763/2022, 1764/2022, 1765/2022, 1766/2022, 1767/2022, 1768/2022, 1769/2022, 1771/2022, 1772/2022, 1773/2022, 1774/2022, 1775/2022, 1777/2022, 1779/2022, 1780/2022, 1784/2022, 1787/2022, 1788/2022, 1789/2022,1794/2022, 1798/2022, 1803/2022, 1804/2022, 1805/2022, 1806/2022, 1807/2022, 1808/2022, 1811/2022 eta 1814/2022 Ebazpenen bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proba arautuko zuten oinarri espezifikoak hainbat kategoriatan.

Lehenengoa.– Ebazpen horietako bakoitzaren I. eranskineko 3.1.2 oinarrian:

Honakoa esaten den lekuan:

«Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:»

Honakoa esan behar du:

«Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:»

Bigarrena.– Euskarazko bertsioan, ebazpen bakoitzaren I. eranskineko 3.2.a.2 oinarrian:

Honakoa esaten den lekuan:

«Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.».

Honakoa esan behar du:

«Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.».

INFORMAZIO GUZTIA DAKARREN EBAZPENERA ESTEKA

2022ko abenduaren 27 argitaratutako 1785/2022 Ebazpenean Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Biokimikari Klinikoa kategorian bi akats nabarmen aurkitu dira eta haien zuzenketa egiten da honako ebazpen honetan honela:

Era horretako hutsak antzeman dira ebazpen horretan, eta zuzendu egin behar dira:

Lehenengoa.– Ezabatu egiten dira ebazpen horretan lehiaketa-oposizioaren blokeari buruz egindako erreferentzia guztiak, Biokimikari Klinikoaren kategoriako hautaketa-prozesuan lehiaketaren blokea baino ez delako sartzen.

Bigarrena.– Ebazpenaren I. eranskineko 3.1.2 oinarrian:

Honakoa esaten den lekuan:

«3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako lizentziako tituluaren edo titulu baliokidearen eta Biokimika Klinikoko espezialitateko tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.».

Honakoa esan behar du:

«3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

– Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako lizentziako tituluaren edo titulu baliokidearen eta Biokimika Klinikoko espezialitateko tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.».

INFORMAZIO GUZTIA DAKARREN EBAZPENERA ESTEKA

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.