
LEP
2020/21/22 LEP-a (erresulta-fasea): erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda (V)
2026ko otsailaren 13an Osakidetzaren 2020-2021-2022 EPEaren webguneetan argitaratu dira erresulta-eskaintza duten ebazpenak; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:
- ANESTESIOLOGIAKO ETA BIZKORKETAKO FEM
- HEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEM
- ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM
- ANALISI KLINIKOKO FEM-T
- OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEM-T
- FARMAZIAKO FT
Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2026ko otsailaren 16tik 2026ko otsailaren 20ra bitartekoa izango da, biak barne.
Destinorako aukeratzeko eskubidea duten izengaiek destinoak aukeratu behar badituzte, 5 egun naturaleko epea emango zaie horretarako. 20-21-22 EPEko hautaketa-prozesuaren fase arruntean destinoak hautatu dituzten izengaiek aukera izango dute hautaketa hori erresulta-fasean mantentzeko edo aurretik egindako hautaketa aldatzeko. Hala ere, erresulta-fasean parte hartu nahi ez badu, izengaiak aurretik egindako hautaketa baliogabetu beharko du, eta automatikoki baztertuko da. Bestela, hautaketa egindakotzat joko da eta erresulta-fasean parte hartzen jarraituko du.
Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta 2020-2021-2022 EPEaren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.