LEP

Ataria » 2020/21/22 LEP-a (erresulta-fasea): erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda (VII)

2020/21/22 LEP-a (erresulta-fasea): erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda (VII)

2026ko martxoaren 5ean Osakidetzaren 2020-2021-2022 EPEaren webguneetan argitaratu dira erresulta-eskaintza duten ebazpenak; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:

  • KARDIOLOGIAKO FEM
  • PEDIATRIAKO FEM-LMAT
  • OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM
  • BIOLOGIAKO FT

Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2026ko martxoaren 6tik 2026ko martxoaren 10era bitartekoa izango da, biak barne.

Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta 2020-2021-2022 EPEaren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.

Destinorako aukeratzeko eskubidea duten izengaiek destinoak aukeratu behar badituzte, 5 egun naturaleko epea emango zaie horretarako. 20-21-22 EPEko hautaketa-prozesuaren fase arruntean destinoak hautatu dituzten izengaiek aukera izango dute hautaketa hori erresulta-fasean mantentzeko edo aurretik egindako hautaketa aldatzeko. Hala ere, erresulta-fasean parte hartu nahi ez badu, izengaiak aurretik egindako hautaketa baliogabetu beharko du, eta automatikoki baztertuko da. Bestela, hautaketa egindakotzat joko da eta erresulta-fasean parte hartzen jarraituko du.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.