
OPE
2020/21/22 LEP-a (erresulta-fasea I): destino-esleipenaren ebazpenak eta izendapen-ebazpenak (IV)
2026ko martxoaren 11n, Osakidetzaren 2020-2021-2022 EPEaren webgunean hautagaien behin betiko zerrenda eta honako kategoria hauei dagozkien destinoen esleipena jasotzen dituzten ebazpenak argitaratu dira:
- ANESTESIOLOGIAKO ETA BIZKORKETAKO FEM
- HEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEM
- ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM
- OFTALMOLOGIAKO FEM
- ANALISI KLINIKOKO FEM-T
- OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEM-T
- FARMAZIAKO FT
2020-2021-2022ko EPEko izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 12tik 2026ko apirilaren 13ra bitartekoa izango da; horretarako, 2020-2021-2022ko EPEko webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.
2026ko martxoaren 25eko EHAAn, aipatutako kategoriei dagozkien estatutupeko langile finkoen izendapena jasotzen duten ebazpenak argitaratzea aurreikusi da.
Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2026ko martxoaren 26tik 2026ko apirilaren 1era bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
“Web bidezko aplikazioan” martxoaren 13tik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua adierazitako kategorietako lanpostuez jabetzeko.
Ebazpen horiek argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.