LEP

Inicio » 2020ko LEParen onespena argitaratu da

2020ko LEParen onespena argitaratu da

Gaur, 2021eko otsailaren 2an, EHAAn argitaratu da Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2020ko abenduaren 18ko ERABAKIA, erakunde publikoaren 2020ko ekitaldiko lan-eskaintza publikoa onartzen duena.

2020ko enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuen kopuru osoa 1.002 plazakoa da, txanda irekian deitzeko langileen birjarpen tasari dagokiona.

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari gaitasuna ematen zaio, dagokion negoziazio-prozesuaren ondoren eta plantillaren egoera aztertu ondoren, LEPean barne sustapeneko hautaketa-prozesuen bidez eskainiko diren lanpostuen kopurua onar dezan.

Informazio guztia: [IKUSI]