LEP

Ataria » 2022ko lan eskaintza publikoa onartu da

2022ko lan eskaintza publikoa onartu da

Gaurko datarekin argitara eman da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutupeko langile finko izateko 2022ko enplegu publikoko eskaintzaren onartzea.

2022ko enplegu publikoko eskaintzan guztira 1.644 lanpostu eskainiko dira, langileen birjartze-tasari dagokionez.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiari ematen zaio deitzen diren hautaketa-prozesuen kudeaketa egiteko ardura, oinarri orokorrak eta espezifikoak kontuan hartuta, eta aldi berean, haren esku uzten da deialdiak gauzatzeko beharrezkoak diren ebazpenak ematea, barne sartuta deitu behar diren lanpostuak zehazteari buruzkoa, kalifikazio-epaimahaiak izendatzeari buruzkoa, eta deialdiei eta destinoen esleipenari buruzkoak.

Informazio guzti-guztia daukazue honako esteka honetan: [EHAA 2022ko lan eskaintza publikoa]

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.