
LEP
2025eko lan eskaintza publikoa onartu da
Gaur, Abenduaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutupeko langile finko izateko 2025eko enplegu publikoko eskaintzaren onartzea.
2025eko enplegu publikoaren eskaintzak 2.433 lanpostu ditu, honela banatuta:
– 1.247 lanpostu, langileen birjartze-tasaren % 120ari dagozkionak, legez ezarria, aurrekontu-esleipena dutenak eta erakunde publikoaren egiturazko plantillan agertzen direnak.
– 1.186 lanpostu, ohiz kanpokoak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako helburua betetzeko beharrezkoa den tasa espezifikoari dagozkionak. Horren helburua da enplegu publikoaren behin-behinekotasunak ez gainditzea egiturazko lanpostuen % 8, Administrazio Kontseilu honek onartutako urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera justifikatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiari ematen zaio deitzen diren hautaketa-prozesuen kudeaketa egiteko ardura, oinarri orokorrak eta espezifikoak kontuan hartuta. Horrekin batera, haren esku uzten da deialdiak gauzatzeko beharrezkoak diren ebazpenak ematea, barne sartuta deitu behar diren lanpostuak zehazteari buruzkoa, kalifikazio-epaimahaiak izendatzeari buruzkoa, eta deialdiei eta destinoen esleipenari buruzkoak.
Informazio guzti-guztia daukazue honako esteka honetan: