
LEP
Egonkortzeko LEP-a (2 erresulta-fasea): izendapen-ebazpenen argitalpena (III)
Gaur, 2025eko abenduaren 22an, aurreratu dugun bezala, EHAAn argitaratu dira kategoria hauei dagozkien estatutupeko langile finkoen izendapenak jasotzen dituzten ebazpenak:
LEHIAKETA FASEA
- ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM (1999/2025 EBAZPENA)
LEHIAKETA-OPOSIZIO FASEA
- MEDIKUNTZA FISIKOKO ETA ERREHABILITAZIOKO FEM (1998/2025 EBAZPENA)
- ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM ( 2000/2025 EBAZPENA)
Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2025eko abenduaren 23tik 2025eko abenduaren 30era bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
Lanpostuez jabetzeko zerbitzu-erakundeetako pertsonen zuzendaritzekin harremanetan jartzeko esan zaie, hitzordua adosteko.
Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.