
LEP
Egonkortzeko LEP-a (erresulta-fasea): erresulta-eskaintzaren argitalpena eta izangaien zerrenda (IV)
Atzo, 2025eko Irailaren 25ean, Osakidetzako Egonkortzeko EPEaren webgunean erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda duten ebazpenak argitaratu ziren; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:
- FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FEM – LMAT
- DERMATOLOGIA, MEDIKUNTZA KIRURGIKOA ETA BIZ. FEM
- GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK FEM
- MEDIKUNTZA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIOA FEM
- PEDIATRIA FEM – LMAU
Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko irailaren 26tik 2025eko urriaren 2ra bitartekoa izango da, biak barne.
Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta Egonkortzeko EPEaren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.