
LEP
Egonkortzeko LEP-a (erresulta-fasea): erresulta-eskaintzaren argitalpena eta izangaien zerrenda (VII)
Astearte honetan, 2025eko Urriaren 7an, Osakidetzako Egonkortzeko EPEaren webgunean erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda duten ebazpenak argitaratu ziren; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:
- MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO FEM
- ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM
- MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO FEMT
Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko urriaren 8tik 2025eko urriaren 14ra bitartekoa izango da, biak barne.
Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta Egonkortzeko EPEaren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.