
LEP
Egonkortzeko LEP-a (erresulta-fasea): erresulta-eskaintzaren argitalpena (II)
Ostiralean, 2025eko Irailaren 5ean, Osakidetzako Egonkortzeko EPEaren webgunean argitaratu ziren erresulta-eskaintza duten ebazpenak; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:
- EMERGENTZIAKO FEM
- PSIKIATRIA FEM
- OTORRINOLARINGOLOGIA FEM
- UROLOGIA FEM
- OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIA FEM
Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko irailaren 8etik 2025eko irailaren 12ra bitartekoa izango da, biak barne.
Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta Egonkortzeko EPEaren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.