
LEP
Egonkortzeko LEP: izangaien zerrenda eta destinoen esleipenaren argitaratzea (XXXII)
2025eko otsailaren 14an, Egonkortzeko LEP webgunean argitaratu zen izangaien zerrenda definitiboak jasotzen dituen ebazpena, fakultatiboentzako deialdi honi dagokiona:
- F. E. IKERKUNTZAKO UNITATEKO MEDIKU TEKNIKARIA
Gorako errekurtsoa aurkezteko epea: 2025eko otsailaren 17tik martxoaren 17ra, biak barne.
Ebazpen hori deialdiko jakinarazpenen atalean kontsulta daiteke.
Eranskinak ‘Sarbidea’ atalaren bidez daude eskuragarri, eta, horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik zure burua identifikatzea.