LEP

Ataria » 2016-2017 LEP: Fak. Esp. Oftalmologiako Medikua (izendapena)

2016-2017 LEP: Fak. Esp. Oftalmologiako Medikua (izendapena)

Gaur, 2021ko ekainaren 24, eman da argitara ekainaren 3ko ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena

Ebazpen horren bidez, argitara ematen da eranskinean Fak. Esp. Oftalmologiako Mediku kategorian sartutako txanda irekiko esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude.

Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Informazio guztia: 750/2021 EBAZPENA, ekainaren 3koa.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.