LEP

Ataria » Neurofisiologia eta Neurokirurgiako LEParen kautelazko etetea argitaratu da EHAAn

Neurofisiologia eta Neurokirurgiako LEParen kautelazko etetea argitaratu da EHAAn

Osakidetzak EHAAn argitaratu du LEPko bi hautaketa-prozesu berriren (Neurofisiologia eta Neurokirurgia) kautelazko etetea.

Prozesu horiek judizialki ikertzen ari dira.

Dagoeneko 13 prozesu gelditu dira: Neurofisiologiaz eta Neurokirurgiaz gain, Osakidetzak Kardiologia, Traumatologia, Kirurgia Plastikoa, Urologia, Medikuntza Intentsiboa, Larrialdiak, Mikrobiologia, Kirurgia Kardiobaskularra, Anestesia, Angiologia eta Digestio espezialitateak geldiarazi ditu. Azken hiru hauetan, Osakidetzak probak errepikatzea erabaki zuen.

EHAAko argitalpena ikusteko: [IKUSI]