LEP

Ataria » Osakidetzak 18-19 LEPko ebazpenak argitaratu ditu EHAAn

Osakidetzak 18-19 LEPko ebazpenak argitaratu ditu EHAAn

Osakidetzak gaur argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azaroaren 25eko 1472/2021 Ebazpena, 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan deialdiaren xede diren lanpostuak zehazteko irizpideak ezartzen dituena

Esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/12/2106184a.shtml

Halaber, azaroaren 25eko 1473/2021 EBAZPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan 2018-2019 urteetan deitutako lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituena: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/12/2106185a.shtml

Halaber, 1474/2021 EBAZPENA argitaratu da, azaroaren 25ekoa, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldean, mediku kategorian (lanpostu funtzionala: familiako medikua) lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dituena. Destinoak: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak. Esteka honetan kontsulta dezakezu: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/12/2106186e.shtml

Eta, azkenik, azaroaren 25eko 1475/2021 EBAZPENA, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldean, mediku kategoriako lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dituena. Destinoak: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Atentzioko Pediatria Unitateak: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/12/2106187e.shtml

Eskaerak egiteko epea 2022ko urtarrilaren 25etik 2022ko otsailaren 24ra bitartekoa izango da, 14: 00etan.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.