LEP

Ataria » Osakidetzak epea ireki du 2018-2019 LEPan izena emateko

Osakidetzak epea ireki du 2018-2019 LEPan izena emateko

Eskaerak webgunean egin daitezke otsailaren 24a arte

Gaurtik otsailaren 24ra bitarte zabalduko da 2018-2019 LEPan izena emateko epea. Eskabideak Osakidetzak berariaz sortutako gunean tramitatu ahal izango dira: — https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/enplegu-publikorako-eskaintza/— Esteka horretan bertan kontsultatu ahal izango dira, besteak beste, oinarri orokorrak eta espezifikoak eta eskuragarri dauden kategoriak.

Salbuespen gisa, 2018-2019 LEPko inskripzioa bide telematikoen bidez egin ezin dutenek, aurrez aurre egin ahal izango dute leku hauetan: Donostiako Unibertsitate Ospitalean, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean (Bilbo) eta Osakidetzako zerbitzu zentraletan (Gasteiz).

Kategoriak eta azterketak

2018-2019 LEP honek, bi fasetan banatua, 3.535 plaza ditu guztira. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, negoziazio neketsu baten ondoren, lortu zuen Osakidetzako Zuzendaritzak A1 taldera (fakultatiboak) zuzendutako plaza kopurua handitzea.

Lehen fase honetan 1.611 plaza eskainiko dira 19 kategoriatarako:

  • FAK. ESP. FAMILIAKO MEDIKUA – LMA
  • FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA – LMA
  • ERIZAINA
  • LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
  • ADIMEN OSASUNEKO ERIZAINA
  • FISIOTERAPEUTA
  • SORTZAINA
  • OPTIKA ETA OPTOMETRIAKO DIPLOMADUNA
  • LOGOPEDIAKO DIPLOMADUNA
  • LAN TERAPEUTA
  • GIZARTE-LANGILEA
  • ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ADMINISTRARIA

Lehenbiziko 1.611 lanpostuetako bat eskuratzeko azterketak aurtengo maiatzean eta ekainean eginen dira. Osakidetzak ziurtatu du probak egingo diren lekuari, egunari eta orduari buruzko informazio zehatza laster emango duela.

Gainerako kategorien deialdia (bigarren fasea) udaberrian eginen da eta azterketak 2022. urtearen amaieran eginen dira.