2016-2017 LEP: behin betiko zerrendak eta izendapenak

2021eko uztailaren 30a datarekin argitaratu dira izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, honako kategoria hauei dagokienez: FAK. ESP. ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKUA, FAK. ESP. OSPITALE-PEDIATRIAKO MEDIKUA

2016-2017 LEP: hainbat kategoriatako izendapenak

2021ko 694, 695, 696, 697, 698 EBAZPENAK, maiatzaren 24koak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarenak. Horien bidez argitara ematen da eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatzen direla.

2016-2017 LEP: Hizkuntza-eskakizunak, behin-behineko kalifikazioak

Berariazko ezagutzetako fakultatibo espezialisten eta fakultatibo biologoen kategorietan. Osakidetzak argitaratu ditu oposizioaldia egin duten 2016/2017 LEPko kategorietako euskararen ezagutza egiaztatzeko probetako behin-behineko kalifikazioak. [ikusi] Erreklamazioa: 2020ko ekainaren 25etik uztailaren 1era. Ebazpena eta erreklamazio-eredua. Kategoria bakoitzak berea. [ikusi] Kalifikazioak ikusteko [ikusi]

LEP 2016/17: Huts zuzenketa. Familiako medikuaren txanda irekiaren izendapena

AKATS ZUZENKETA, Osakidetzako zuzendariarena: 91/2020 Ebazpena, otsailaren 3koa, Osakidetzako zuzendari nagusiak emana, eranskinean agertzen diren adjudikaziodunak, mediku kategorian (familiako medikuaren lanpostu funtzionala) txanda irekian, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan, izendatzen dituena, estatutupeko langile finko gisa. [ikusi]