Iritziak

Ataria » 2018-2019 LEP gazi-gozoa

2018-2019 LEP gazi-gozoa

Pozten gaitu deialdiak, baina ez deialdia egiteko baldintzak

2018-2019 LEPrako deialdia egin ondoren, Osakidetzak orain dela gutxi iragarri duenez, Euskadiko Sendagileen Sindikatutik albiste horrek eragiten digun sentsazio gazi-gozoa erakutsi nahi dugu. Gozoa, azkenean Osakidetzak hain beharrezkoa zen Lan Eskaintza Publikoa deitzeko agindua eman duelako. Horri esker gure kolektiboak lan-egonkortasuna lortzeko aukera izango du. Gazia, ez gatozelako bat deialdiaren baldintzekin.

Osakidetzako Administrazioarekiko negoziazioetan 3 eskaera egin ditugu:

Sendagileon Sindikatuaren ahaleginari esker, Lehen Mailako Arretako familia-medikuentzat eta  Pediatriakoentzat plaza gehiago lortu ziren, Osakidetzaren hasierako eskaintzan baino dezente gehiago. Izan ere, kategorien artean banatzeko geratu ziren plaza guztiak A1 taldekoak, izan ziren, fakultatiboen taldekoak. Gure alde egitera behartu genituen.

  • Lanpostu gehiago deialdi honetarako (lortutako helburua).
  • Epai zain dauden kategorietako lanpostu gehiago (oraingoan aterako ez direnak), hurrengo LEPari begira.
  • Deialdi honetan ez errepikatzea 16-17 LEPan gertatutakoa ez eta haren ondorioak (zalantzan jarritako profesionalak, judizializatutako kategoriak, prozesuaren atzerapen garrantzitsua, etab.). Hori dela eta, etorkizuneko LEParen gardentasuna eta arintasuna ahalik eta gehien bermatzeko, eskatu dugu kanpoko erakunde batek, HAEEk, hain zuzen, egin ditzala azterketak. Izan ere, lan hori bere eskumenen barruan sartzen da.

Hasiera hasieratik, Osakidetzako Zuzendaritzak ez die inolako eragozpenik jarri gure azken bi eskaerei. Jakina, ez genuen idatzizko konpromisorik jaso, baina Euskadiko Sendagileen Sindikatuarentzat hitzak balioa izaten jarraitzen du.

Horregatik, azken orduan jokoaren arauak aldatu izanak eta HAEEk azterketak egingo ez zituela jakiteak harrituta utzi gintuen, eta erabaki dugu 2018-2019 LEP honi gure oniritzia ez ematea, Administrazioak planteatu duen moduan.

Pérez Esquerdo andrea, zer da zuretzat ‘negoziatzeko borondatea’? Bilera luze ugaritan sindikatuon eskaerak kontuan hartzeko plantak egin dituzu, eta azkenean gehienak zakarrontzira bota dituzu. Hori al da zure ‘negoziatzeko borondatea’?

Zuzendaritza Nagusiak argitaratu duen hitzaldia entzun dugu, deialdia azalduz. Haren hitzek kritika argia egiten diete sindikatuei, eta, hori guztia justifikatzeko, LEP bat deitzeko premia larria azpimarratzen du. Premia horrekin bat gatoz, baina LEParen atzerapena sindikatuekin negoziatzeko behar izan den denborari atxikitzea ez dator bat errealitatearekin. Urtebeteko atzerapenaren arduraduna zerorrek ordezkatzen duzun erakundea bera da, eta ongi dakizu hori.

Ez bilatu errudunik kanpoan, begiratu etxeko ispiluan.