Iritziak

Ataria » 2020-2021-2022 LEP eta Egonkortze-prozesua: epaiaren argitzea

2020-2021-2022 LEP eta Egonkortze-prozesua: epaiaren argitzea


2024/11/4. Auzitegi Nagusiak administrazioarekiko auzien salan emandako zerbitzuen gaineko epaia bete beharrak sortutako egoera argitze aldera

Epai horrek Osakidetza behartzen du Osasun Sistema Nazionala, Gizarte Segurantza eta Europako Osasun Zerbitzuak ez diren beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak % 100ean kontabilizatzera 2020-2021-2022 LEPan.

Irailean eta urrian egindako destino-aukeraketak ez du balio; izan ere, alde batetik, Egonkortze-prozesuari dagozkion destinoak aukeratu behar dira, eta, bestetik, 20-21-22 Birjarpeneko LEPari dagozkionak. Beraz, Osakidetzak izangaien behin-behineko zerrenda berri bat argitaratuko du, bai eta prozesu bakoitzeko destinoen hautaketa ere, Egonkortze-prozesua eta 2020-2021-2022 LEP.

Egonkortze-prozesuko LEParen kasuan, azterketa gainditu duenak (Lehiaketa-oposizio fasea), bi blokeetako plazen artean aukeratu ahal izango du, lehiaketa eta oposizio-lehiaketa, lehentasun-ordenaren arabera, Osakidetzak emandako ereduaren bidez.

Egonkortze-prozesuko LEParen ondorioz esleipendun izangaien behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, ziur aski abenduaren 31 baino lehen, 2020-2021-2022 LEPko oposizio-lehiaketa blokeko izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Bi zerrendetan daudenen kasuan, bakoitzak erabaki ahal izango du Egonkortze-prozesuko Lan Eskaintza Publikoan esleitutako plazaz jabetu ala, aitzitik, 20-21-22 Birjarpeneko LEP prozesuan jarraitu.

Prozesu bakoitzak bere erresulta-fasea izango du. Egonkortze-prozesuko LEParen kasuan, bloke bakoitzeko erresulta bana aterako da, hau da, bi erresulta (Lehiaketa eta Lehiaketa-oposizioa). 20-21-22 LEPan, erresulta bakarra dago.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.