
LEP
2020-21-22-Egonkortzeko LEP: ebazpenak argitaratu dira onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendekin
Eskakizunak eta merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko epea hasia da dagoeneko

Atzo, 2023ko ekainaren 21ean, argitaratu ziren 2020-2021-2022-Egonkortzeko LEPeko webgunean onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak jasotzen dituzten ebazpenak honako kategoria hauei dagokienak:
Ebazpen horiek argitaratzearekin batera, 10 eguneko epea egongo da eskakizunak eta merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko, 2023ko ekainaren 22tik 2023ko uztailaren 5era, biak barne.
Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpenak argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Sortu ahala igorriko dizuegu informazioa.