Iritziak

Ataria » 2022.05.11ko Mahai sektoriala. Berri onak Egonkortze-Tasari buruz

2022.05.11ko Mahai sektoriala. Berri onak Egonkortze-Tasari buruz

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME), alde biko bileran, Osakidetzari eskatu zion finkatze-prozesuetan ahalik eta plaza gehien sar zitzala, 18/19 LEPko plaza kopuru osoan inolako murrizketarik eragin gabe

Eta zein da berri ona? Kasu egin digutela. Gaur, Osakidetzako Mahai Sektorialean, urtarrileko hasierako proposamenarekin alderatuta, 72 plaza gehiago eskaini dizkigute sendagileoi. Guztira 751 plaza izanen dira finkatzeko.

Bestalde, azpimarratu behar da, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuz, mundu guztia aurkez daitekeela finkatze prozesuetara (bai lehiaketara, bai oposizio-lehiaketara). Hala ere, oinarrien eta baremazioaren irizpideak negoziatzeko daude.

Gure ohiko kanalen bidez helaraziko dizuegu informazioa.