Ataria » 2023ko apirilaren 12a, Lehen Mailako Arretaren Eguna: ezer gutxi ospatzeko
2023ko apirilaren 12a, Lehen Mailako Arretaren Eguna: ezer gutxi ospatzeko
Gaur, apirilak 12, Lehen Mailako Arretaren eguna da. Horrelako egun batean, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako sendagileok, gure lana inplikazioz eta bokazioz egin arren, ospatzeko gogo gutxi dugu.
Goibeldu egiten gaitu aurrean dugun etorkizun zalantzagarria ikusteak. Egunez egun nozitzen ari garen lan-gainkargen eta lan-ordutegien luzatzeen aurrean, ez dugu iraunkortasunik ikusten denboran, ezta belaunaldien ordezkapenik ere.
Hori dela eta, aukera baliatu nahi dugu, beste behin ere, Lehen Mailako Arreta behar bezala hornitu eta osasun-sistemaren oinarri gisa onar dadin aldarrikatzeko.
Beharrezkoa da sendagileei lan-egonkortasuna emango dieten kontratazioak egitea. Izan ere, ezinbesteko neurria baita herritarrek erreferentziazko mediku bat izango dutela bermatzeko, eta horrek eragin zuzena izango bailuke bai haien osasunean, bai gainerako osasun-zerbitzuen hobekuntzan. Zerbitzu horiei esker zerbitzuak gutxiago asetuko lirateke.
Balioetsi nahiko genituzkeen aldarrikapenen artean, honako hauek daude:
Lehen Mailako Arretako diru-horniketa handitzea.
Sendagile gabezia erizaintzako langileez ordezkatzeari uztea. Nabarmendu behar da erizaintza funtsezkoa dela osasunaren prebentzioan eta sustapenean, baina ezin dituela sendagile baten funtzioak ordeztu.
Ziurtatu kalitatezko agendak ezartzen direla, 35 paziente baino gutxiago agendatuko dutenak ea paziente bakoitzari gutxienez 10 minutu eskainiko dietenak. Agendak autokudeatzeko sistema bat egotea baimendu behar da.
Osasun-zentroetako ordutegi-murrizketak salbuespenezko neurria izatetik ohitura bihurtzera pasa dira, EAGak behar bezala indartu gabe.
Tutoreek BAME prestakuntzan egiten duten lana kontuan hartzea.
Landa-eremuan eta EAGn autokontzertaziorako jarraibideak eta guardiako orduko prezioa gorantz berrikustea.
Ospitaleko arretarekin protokoloak adostea, arreta eraginkorragoa izan dadin.
Betetzeko zailak diren lanpostuak deiturikoak identifikatzea eta sustatzea.
Herritarrak kontzientziatzeko kanpainak egitea eskura dauden osasun-baliabideen erabilera egokiari buruz, herritarren itxaropenak ahal den neurrian eskaintzari egokitu ahal izateko. Horrek osasun-arloko profesionalen aurkako erasoak ugaritzea prebenitzen lagunduko luke, hori baita gaur egun gure kolektiboari eragiten dion arazo larrietako bat.
Lehen mailako arretaren narriadura geldiarazi behar dugu.
Gure nahia da, datozen urteetan, apirilaren 12an, Lehen Mailako Aretaren eguna behar bezala ospatzea, profesionalok eta herritarrok merezi ditugun baldintzetan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.