Iritziak
2024ko apirilaren 12a, Lehen Mailako Arretaren Eguna: problematika eta konponbidea hautesleentzako “erreklamo” gisa
Gaur, apirilak 12, Lehen Mailako Arretaren eguna da eta, auteskunde autonomikoetatik hamar egunera, talde politiko guztien ahotan dago, hautesleak erakartzeko asmoarekin
Zergatik? Erantzuna bistakoa da. Osakidetzak, oro har, eta Lehen Mailako Arretak bereziki, kezka handia sortzen die euskal herritarrei. Izan ere, osasun-sistemaren oinarria da, eta pazienteei hasierako arreta ematen die (larrialdietako eta emergentzietako zerbitzuez gain).
Gainera, Lehen Mailako Arreta arduratzen da iraunkortasuna mantentzeaz eta, kasurik onenean, osasun-arretaren jarraipena emateaz. Paziente gehienek baloratu eta eskertu egiten dute hori.
Nork gobernatzen duen alde batera utzita, zuzenean jakin behar du zeintzuk diren herritarrak ez ezik profesionalak ere kezkatzen dituzten arazoak. Gure kolektiboari dagokionez, jakin badakigu iradokizun eta ideia asko dituztela eta, egunez egun, aipatutako asistentzia-kalitateari eusten ahalegintzen direla.
Inbertsioa handitzeaz gain, talde guztiek agintzen duten bezala, ezinbestekoa da profesional medikoen fidelizazioa lortzea eta ihesa saihestea. Lehen mailako arretako taldeak ere indartu behar dira. Horretarako, behar bezala prestatu eta koordinatu behar dira horiek osatzen dituzten pertsonak, baina horrek ez du esan nahi eginkizun medikoak beste kolektibo batzuetara aldatu behar direnik. Medikuak ez diren langileek gaitasun medikoak beren gain har ditzaten nahi izateak arriskuan jartzen ditu bai pazienteak, bai ekipo horietako profesionalen segurtasun juridikoa.
Euskadiko Sendagileen Sindikatukook eskatzen dugu Osakidetza eta Lehen Mailako Arreta ez daitezela tresna politiko gisa erabili, benetan lehentasuntzat har daitezela eta berriro Estatuko gainerako osasun-sistemen “erreferente” izateko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eskura ditzatela.