A28 Hauteskundeak

Ataria » 2024ko azaroaren 28ko Osakidetzako hauteskunde sindikaletarako lankidetza eskaera

2024ko azaroaren 28ko Osakidetzako hauteskunde sindikaletarako lankidetza eskaera


Sendagileen Sindikatutik eskerrak eman nahi dizkizuegu gure zerrendetan parte hartzen duzuen guztioi, hauteskunde-eremu guztietan SMEren hautagaitza aurkezteko eman diguzuen aukeragatik

Horri esker, langile fakultatibo guztiek gure botoa emateko eskubidea baliatu ahal izango dugu dagokigun ordezkaritza lortzeko, bai gure ESIetako Langileen Batzordeetan, bai Negoziazio Mahai Sektorialean. Beraz, lehen proba, gaindituta.

SMEko ordezkariok 30 pertsona inguru garenez, eremu guztietako 79 hauteskunde-mahaietan parte hartu ahal izateko, zuen laguntza behar dugu, beste behin ere. Gure helburua hauteskunde-prozesua ahalik eta gardentasun handienarekin egingo dela bermatzea da, ez gehiago, ez gutxiago.

Zer behar dugu zerbitzua ematen duen pertsonarengandik kontu-hartzaile izateko? Honako eginkizun hauetan parte hartzea, besterik ez:

  • Mahaia eratzerakoan
  • Botoen azken zenbaketan

Zein da ordutegia?

  • Lehen Mailako Arretan, 8:00etatik 20:00etara
  • Ospitaleko Arretan, 07:00etatik 23:00etara
  • Larrialdietan eta Erakunde Zentralean, 8:00etatik 22:00etara

Esan dugun bezala, ez da beharrezkoa kontu-hartzailea denbora guztian mahaian egotea, hasieran eta amaieran bakarrik.

Zer eskubide dituzu kontu-hartzaile gisa? Lan-egutegiaren arabera zehaztu beharko da (EAG, Larrialdiak…), baina oro har:

  • Librantza eta bazkaria hauteskunde egunean
  • Librantza hauteskundeen hurrengo egunean

Sendagileen Sindikatuarekin kolaboratu nahi baduzu, idatzi mezu bat sme@sme.eus helbidera zure izen-abizenak, lan egiten duzun ESIaren izena eta harremanetarako telefono bat adieraziz. Ahalik eta lasterren deituko dizugu.

Eskerrik asko zure arretagatik.