
Ekintza sindikala
2025.10.03ko greba-egunaren balorazioa
SMEk eskerrak eman nahi dizkie greban eta kontzentrazioetan parte hartzeaz gain deialdi hau zentroetan zabaltzen lagundu diguten fakultatibo guztiei

Poztu eta hunkitu egin gaitu kolektibo osoa batuta ikusteak, ospitaleko kontzentrazioetara joan diren Lehen Arretako profesionalak eta Lehen Arretako zentroetara marea zuri handian mobilizatu diren ospitaleko medikuak.
Hainbestetan esan duguna berretsi ahal izan dugu: batasunak, kolektibo gisa ikusgarritasuna emateaz gain, gure indarra erakusten duela.
Sendagileen Sindikatuan uste dugu greba arrakastatsua izan dela. Baina gure pertzepzioa oso bestelakoa da Osakidetzak aurkeztu dituen eta hedabideek argitaratu dituzten datu generikoetatik (Araba 16,52, Bizkaia 30%, Gipuzkoa 26,52%). Datu horiek zerbitzu eta zentroek SMEri emandako datuetatik oso urrun daude.
Horregatik, Osakidetzako Zuzendaritzari eskatu diogu datu bereiziak helarazteko:
Oraindik ez dugu erantzunik jaso. Horregatik, zuen lankidetza eskatzen dizuegu, ahalik eta balorazio objektiboena egin ahal izateko. Horretarako, beheko formularioa bete behar duzue, honako datu hauekin: profesionalen guztizko kopurua, gutxieneko zerbitzu izendatutako pertsonen kopurua eta zuen zerbitzuetan greba egin duten profesionalen kopurua.
Horrekin guztiarekin, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak ehuneko bat argitaratu ahal izango du, ez lerratua, ez makillatua, errealagoa eta, segur aski, kolektiboak greba honetan erakutsi duen ahaleginarekin eta inplikazioarekin bat datorrena.
Eskerrik asko guztioi.