
Opiniones
2025eko martxoaren 22a: lanbide mediko eta fakultatiboaren estatutu propio baten aldeko manifestazioa
Pertsona batzuk, afiliatuak eta ez afiliatuak, CESMek (Sindikatu Medikoen Espainiako Konfederazioak) Madrilen hilaren 22an deitutako manifestazioari buruz galdetzen ari zarete

Gainera, zuetako batzuen ustez, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak ez dizue esparru-estatutuaren problematikari buruzko informaziorik eman.
Esparru-estatutuaren zirriborroari buruzko argitalpenak
- Euskadi, Katalunia, eta Madrilgo medikuen sindikatuak: “Estatutu Markoaren proposamenak erakusten du medikuei hitzarmen propioaren bidea baino ez zaiela geratzen” (2025.01.20)
- Manifestu bateratua (2025.01.23)
- SME, MC eta AMYTS Osasun ministroarekin bildu dira Estatutu Markoaren zirriborroaren arazoei heltzeko eta medikuen kolektiboarentzako erregulazio propioa eskatzeko (2025.01.29)
- Adostasun-proposamena: beharrezko aldaketak esparru-estatutuan (2024.07.12ko dokumentua – 2025.01.29an argitaratua)
- Esparru Estatutuaren zirriborroa: tsunamia dator (2025.02.04)
- Esparru-estatutuaren lege-aurreproiektua: analisia, laburpena, alde onak eta txarrak (2025.02.06)
- SMEk, beste 15 mediku-erakunderekin batera, APEMYF aurkeztu du Bartzelonan (2025.03.05)
- APEMYF: “Oso gauza erraza eskatzen dugu, medikuen baldintzen negoziazioa ordezkari nagusiekin egitea” (2025.03.05)
Dakizuenez, SME sindikatu independentea da, ez dago inongo konfederaziotan, eta estatuko beste mediku sindikatu batzuekin indarrak batzea erabaki dugu, APEMYF (Medikuen eta Fakultatiboen Estatutuaren aldeko Profesionalen Elkartea) izeneko taldean.
Lantalde honen funtsezko aldarrikapenak bi dira: negoziazio “eremuko” mahaian medikuen ordezkaritza egokia lortzea eta, era berean, mediku eta fakultatiboentzako Esparru Estatutu propioa lortzea.
Ildo horretan, Osasun ministroak Metges eta Amyts bozeramaileen bidez egin dugun bilera-eskaerari emango dion erantzunaren zain gaude.
Hala ere, eta nahiz eta CESMek hilaren 22ko manifestazioaren deialdia alde bakarretik egin duen, APEMYF bertaratuko da hain beharrezkoa den unitate medikoa eta fakultatiboa erakustera.
Oraingo honetan, otsailaren 13ko kontzentrazioak Osasun Ministerioaren atarian izandako erantzun eskasa ikusita (3 pertsona baino ez ziren etorri, ordezkariez gain), SMEk ez du doako autobusik antolatuko, afiliazioaren diruaren gastu handia baita.
Iraupen-lasterketa honetan, Osasun Ministerioarekin ditugun harremanen arabera, mobilizazio gehiago egingo dira APEMYFek deituta, eta, zalantzarik gabe, modu aktiboan parte hartuko dugu, bai gure afiliazioaren ordezkari gisa, bai gu partaide garen talde berriaren ordezkari gisa.
Informazioa emango dizuegu.